XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Denontzat onargarria den konponketa politikoa lortzen ez den bitartean ez dugu debeku hori kenduko.

Inoiz baino jende gehiagok jokatzen du kirol gaelikoetan, sekula baino jarraitzaile gehiago ditu, komunikabideei inoiz baino arreta handiagoa jartzen diete...

Ez du zalantzarik Oliverrek, osasun onean daude berak hainbeste maite dituen kirolak eta luzaroan bizi ezinik ez dute.

- Eta hauek, aldiz, ez daukate ezer bide ertzeko etxe batean zintzilik ikusi duen bandera britainiarrari begiratuz jarraitu du hizketan.

- Pena ematen dit komunitate protestanteak.

- Historiarik eta tradiziorik gabeko jendea baita.

- Guk baditugu kirolak, badugu hizkuntza, baditugu dantzak, musika... Zer daukate eurek?

- Ezer ez!

- Eta historiarik eta tradiziorik ez duena ez da ezer!

Barruak lasaitu ederra hartu dio Oliverri azken kilometroetan: esan beharrekoak esan dizkigu, eta guk entzun.

- Croke Park-era joateko asmorik bai?

- Sarrerak lortzea ez da erraza, baina interesa badaukazue lagunduko nizueke.

Futbol gaelikoko eta hurlingeko finalerdiak eta finalak jokatzen dira Croke zelaian irailean.

Ikaragarria izaten omen da festa.

- Eskerrik asko, baina irailerako Euskal Herrian izango gara.

- Croke Parkeko festa ezagutuko bazenute, asmatuko zenukete aitzakiaren bat ordura arte Irlandan geratzeko.

Etxe parean utzi gaitu Oliver taxistak.

Telefonoak hartu dizkiogu elkarri, noizbait guinness festa ederra egingo dugula hitz emanda.

- Guinnessa ere irlandarren historiaren eta tradizioaren parte baita, ezta Oliver? adarra joaz agurtzeko adina konfiantza egin dugu Clonesetik Belfasteko bidean.

- Eta historiarik eta tradiziorik ez duena ez da ezer!